domingo, 5 de marzo de 2017

Kultura ikaskuntza eta haurtzaroan


          Urrengo argazkietan bi gaiei buruz hitz egingo dut, alde batetik, haurtzaroa nola dagoen irudikatuta kulturan eta, beste aldetik, nola dagoen ikaskuntza irudikatuta gaur egungo kulturan.

          Haurtzaroa:



          Irudi honetan ume talde bat ikusi dezakegu, nola ez tablet batekin, gaur egungo umeek ez dakite ezer egiten teknologia gabe. Sozietatearen arazoa da, denok esaten dugu umeek ez dutela teknologia erabili behar edo denbora gutxi eman behar dutela, egia esanez gurasoek teknologia txupeteak bezala erabiltzen dituzte, hau da, haien seme-alaba lasaitzeko erabiltzen dute, egoera konfliktibo bat konpotzeko teknologia, jaterakoan teknologia… 




         Argazkian neska eta mutil bat daude, etxeko lanak egiten ari dira, ez dirudi alai daudenik, gauregungo umeek orduak eta orduak ematen dituzte ariketak egiten, akademietara joaten eta kirola praktikatzen, horri gehitu behar diogu sei zazpi ordu ematen dituztela eskolan, askotan haien gurasoek ematen dute haien izena edozein eskolaz kanpoko ekintzatan denbora izateko haientzat, bere seme edo alabaren nahiak kontuan hartu gabe.


      Azken finean, errealitateahobeto erakusten duen argazkia bigarrena da, egia da tramankulu teknologikoekin dabiltzatela denbora asko, baina etxeko lanak, eskolan, eskolaz konpoko ekintzeta denbora dezente ematen dute, teknologiarekin baino denbora gehiago. Gaur egun, edonork ematen ditu orduak mugikorrarekin, tabletarekin… ez bakarrik gazteek.



     Ikaskuntza:



        Argazki hau aukeratu dut ikusten dudalako gaur egungo klaseetan arbela digitalak  edo edozein motako tramakulu teknologikoak erabiltzen direlako, honekin lortu nahi dutena umeen harremana teknologiarekin hobetzea eta klaseak askoz entretenigarriagoak eta interaktiboak egitea da, baina nire ustez ez dute hori lortzen.




       Azken argazki hau aukeratu dut horrela ikusten ditudalako gaur egungo klaseak, aldatu nahi dute klase emateko era baina ez dute egiten, materialak dauzkate aldaketa horiek egiteko baina, errepikatzen dut, nire ustez ez dute ezer egiten hori aldatzeko eta metodo tradizionala jarraitzen dute, lehen baino gutxiago baina erabiltzen dute.