Mostrando entradas con la etiqueta konpetentziak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta konpetentziak. Mostrar todas las entradas

lunes, 29 de mayo de 2017

Konpetentziak

KONPETENTZIAK


1- Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.

Jose Moya irakaslearentzat, ezaguera gehiago izateak ez zaitu trebeago egiten, dituzun errekurtsoak era egokian erabiltzea da trebea egiten zaituena. Horregatik ez dio konpetentziek oinarritzen duten azken emaitzari garrantzia handirik ematen, baizik eta irakatsitako edukiak ondo ulertu diren eta eduki hauek errealitatean aplikatu ahal diren.

DeSeCo (2005) proposamenak, “ezagueren eta trebetasunen gainetik daude konpetentziak. Eskaera konplexuei erantzuteko abileziak dira konpetentziak, eta horretan, zenbait baliabide psikosozial (tartean, baita trebetasunak eta jarrerak ere) hartzen ditu oinarri, testuinguru jakin batetik abiatuta, betiere” esaten du.

Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) proposatutakoaren arabera, "pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, bai eta herritartasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, gazteek behar hainbat garatuta eduki behar dituzte funtsezko konpetentziak, helduarorako prest egon daitezen, eta konpetentziak garatzen, mantentzen eta eguneratzen jarraitu behar dute, etengabeko ikaskuntzaren baitan".


2- José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?

Moyaren ustez oso zaila da ados jartzea, gainera hogei herrialde ados jartzea pentsatzeko era desberdina badute gero eta zailagoa, nola lortu dute ados jartzeko? Beharrezkoa dena jakiteko hiru irizpide fijatu dituztelako. Ikasteko garrantzitsuena basikoa izatea da, basikoa dena hiru puntu hauek izan behar ditu:

Gehien eskura egon behar da, bestela ez da basikoa izango. Ezin du jokatu selektiboa den gauza bat bezala, hau da, hezkuntzaren helburua ez da onenak aukeratzea, denei laguntzea baizik.

Basikotzat hartzen den ohikoa izan behar da arlo askotarako.

Basikoa dena lagundu behar dit ikasten jarraitzeko, gauza berriak ikasteko gai izatera.

2007an ezarri zuten legearen ondorioz garrantzia eman zitzaion ikaskuntza mota bakoitzari, lege horren izena Ley General de Educacion da.


3- Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.

Guztiz kontrakoa iruditzen zait, izan ere, DBH-ren etaparen barnean bi txanpa moduko daude, non gainditzen ez dituztenak bidean geratzen diren. Gainera, DBH-ko garaian ateratako emaitzek geroaldia baldintzatzen dute, noten arabera bide bat edo bestea artu beharko baitugu

4- Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.

José Moyak aipatzen du, bi ezinbesteko baldintza bete behar direla konpetentziak ebaluatzeko. Derrigorrez, ebaluatzeko irizpideak eta informazio iturri bat egon behar da prozesua aurrera eramateko. Ebaluazio irizpide hauek moldatu egin behar dira konpetentzia bakoitza ebaluatzeko, zeren aurkitu ditzazkegun irizpideak curriculumaren barnean daude modu orokorrean.

Informazio iturri aproposenak, ariketen ebazpenetik ematen diguten informazioa dira. hauek baitira erakusten digutenak, nola eraman diren aurrera ariketa horiek, zer arazo konpondu diren eta zeintzuk ez.

lunes, 13 de febrero de 2017

Ikasi eta ebaluatu

GALDERAK
IKASI


            Zer ikasi?

            Oinarrizko Hezkuntza curriculumean 1.1.3 atalean erantzuten dio galdera honi, 27. orrialdean. Edukien zati handiena unibertsala da, hau da, mundu osoko herrialdeekin partekatzen ditugu eduki horiek. Edukiak garatzeko eta garatzeko prozesu desberdinak erabiltzen dira, oso garrantzitsua da kontuan izatea inguru naturala eta inguru soziokulturala.

            Euskal Herrian, Lehen Hezkuntza bi zatitan banatuta dago, alde batetik lehenengo zikloa (Lehen Hezkuntzako lehenengo kurtsotik hirugarren kurtsora arte) eta, beste alde batetik, bigarren ziklo (Lehen Hezkuntzako laugarren kurtsotik seigarren kurtsora arte), kurtso bakoitza zazpi multzotan banatzen da eta haietan eduki desberdinak lantzen dira, kurtsoak aurrera joan ahala edukiak zailagoak dira.

            Eduki horiek aukeratzeko irizpideak aldatu egin dira azken urteetan, gaur egun eskolei eskatzen zaie pertsonak osoki garatzea maila guztietan eta enplegurako eta herritar arduratsuak prestatzea, hainbeste funtzioen artean.


Nola ikasi?

Oinarrizko Hezkuntza curriculumean 2.1 atalean erantzuna ematen zaio galdera honi, 112. Orrialdean. Metodologiekin ikasten dira, ikaskuntza-prozesua kudeatzeko bidea edo estrategiak dira metodologiak, kontuan izan behar dira prozesu horretan parte hartzen duten elementu guztiak.

Eskolan ikasteko, hurrengo hiru dimentsioak parte hartu behar dute:

·         Dimentsio soziala: ikasleen eta irakasleen harreman sozialak antolatzeko alderdiak eta irakaslearen kontrolpean egiten irakastkuntza-jarduerek osatzen dute.

·         Dimentsio konstruktibista: ikaskuntza antolakuntzarekin lotutako alderdiak. Horien bidez, bere ezagutzak sortzen ditu, ezagutzen eta eskuratzen dituen ezagutza berrien arteko harreman dialektikoan.

·         Dimentsio interaktiboa: eskolan ikasten dena antolatzeko alderdiak. Horien bidez, ingurune fisiko eta sozialarekiko interakzio-egoerak moldatzen dira.

Ikuspegi hauek desberdinak dira et a denak balio dute, aukeratu behar dugu egokiena beharrei begiratuz, konstruktibismoa eta soziokonstruktibismoa dira hobekien moldatzen direnak teorietan.


Zertarako ikasi?

Oinarrizko Hezkuntza curriculumean 1.1 atalean aurkitu dezakegu erantzuna, 16.orrialdean. Bi puntu dauzkagu:

Alde batetik,  pertsona guztiek behar dituztenak garapenerako eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktibo izateko, gizarteratzeko eta lana lortzeko helburuak bete behar dituzte.

Beste aldetik, konpetentziak daude, bi mota daude:

-Zeharkakoak: ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia, ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia, izaten ikasteko konpetentzia, izaten ikasteko konpetentzia eta hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia.

-Diziplinakoak: gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia, hizkuntza- eta literatura komunikaziorako konpetentzia, matematikarako konpetentzia, teknologiarako konpetentzia, arterako konpetentzia, zientziarako konpetentzia eta konpetentzia motorra.


Noiz ikasi?

            Oinarrizko Hezkuntza curriculumean ez dut aurkitu non erantzuten dion galdera honi, baina garrantzitsua iruditzen zaidanez eta klasean erantzuna eman genionez erantzungo diot.

            Edukiak eskolan sartzen garenetik ikasten ditugu,  etapetan ikasten ditugu, hain zuzen zikloka eta ziklo bakoitzean egokiak diren edukiak erakusten dituzte. 




EBALUATU
           

Zer ebaluatu?

Oinarrizko Hezkuntza curriculumean erantzuna ematen zaio galdera honi 2.2 atalean, 114 eta 115 orrialdeetan. Konpetentziak ebaluatu ebaluatu behar dira, guztiak baitira beharrezkoak hezkuntza-xedeak erdiesteko. Bi konpetentzia motak bereizi ditzakegu; diziplina barnekoak, zazpi dira, oinarrizko baten edo batzuen integrazio egoera espezifikoak nola betetzen diren ikusita ebaluatu daitezke eta zehar-konpetentziak, bost dira, ezin dira zuzenean ebaluatu, horiek ebaluatzeko ikasleak diziplina barneko konpetentzien integrazio-egoeretan nola integratzen dituen ikusi behar da.


Noiz ebaluatu?


Oinarrizko Hezkuntza curriculumeko 2.2 atalean erantzuten zaio galderari, 114. orrialdean. Ikasleak ebaluatzea irakasleen eginkizuna da, ikaste-prozesuari eta prozesu horren emaitzei buruzko informazioa eskuratzeko balio du, hiru momentutan egiten dira ebaluaketak:

  • Hasierako ebaluazio edo diagnostikoa, ebaluazio honetako helburu nagusiena ikasleen egoera jakitea da eta ikasketa prozesua hasi baino lehen egiten da.
  • Prozesuaren ebaluazio edo ebaluazio hezigarria, honen helburua ikasleen ikasteko prozesu osoen garapenari eta bilakaerari buruzko informazioa eskuratzea da, edukiak eskuratu dituen eta erabiltzen dakien jakiteko, horrela haien ahulguneak eta indarguneak jakingo ditugu. Ebaluazio mota hau eragin handia dauka ikasleen ikaskuntza-emaitzetan.
  • Amaierako ebaluazioa edo ebaluazio batutzailea, kalifikazio bat jartzen zaio ikasle bakoitzari, ez da amaierako ebaluazioa, une jakin baten emaitza dela ulertu behar da. Ikasleei egindako ebaluazioen emaitza guztiak batu eta beste elementu batzuekin batera kontuan hartu behar dira.

Nola ebaluatu?

Oinarrizko Hezkuntza curriculumean galdera honi erantzuteko 2.2 atalean begiratu behar dugu, 115 eta 116 orrialdetan. Ebaluazio autentikoa esaten zaion ikuspegiari lotzen da, zertan datza? Bizitzako egoera konplexuak simulatzen dituen zereginak planteatzen ditu. Beste aldetik, testuinguruan errotutako ikaskuntza esaten zaion beste ikuspegia daukagu, zertan datza? Ikasitakoa lotzeko bizitza errealean aplikatzeko aukera ematen zaie ikasleei.

Ebaluatzeko beste mota bat ebaluazio kuantitatiboa eta kualitatiboa da. Ebaluazio kualitatiboan, izaera globala, intuitiboa eta subjetiboa dauka eta ebaluazio kuantitatiboa, dedukzioa baliatzen du, irizpideetan oinarrituta dago eta kuantifikaziorako tresnak baliatuz. Bi ikuspegi horien bidez egiten diren balioespenak aldera daitezke ebaluazioren mistoaren bidez.


Zertarako ebaluatu?


Oinarrizko Hezkuntza curriculumeko 2.2 atalean ematen zaio erantzuna, 114. orrialdean. Ikasleen ikaste-prozesua eta prozesu horren emaitzei buruzko informazioa eskuratu behar dira ebaluatzearen bidez, horrela jakingo dugu zer baliabide eta konpetentzia lortu dituzte. 



                                                                                                                                                                               The Special ones