EBALUAZIOA
Honako hau gure blogeko azkenetako dokumentua izanen da, kurtsoaren amaiera
urbiltzen ari baita eta Didaktika Orokorreko irakasgaiaren azkenengo txokoa,
ebaluazioarena, lantzen ari baikara.
Ebaluazioaren eta kalifikazioaren arteko desberdinetasunetaz jargundo gara
oraingo honetan, saiakera hau aurrera eramateko Libro ULE buenas practicas
docentes liburua kontsultatuz
1.1. "Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak
alderatu.
- Ebaluazioa: ebaluazioaren helburua ikaskuntza
prozesuen ahultasunak aurkitzea eta hauek konpondu, horrela ikasleei
hobetzen lagunduko diegu eta gehiago ikasiko dute.
- Kalifikazioa: aurretik ezarritako irizpideetan
oinarrituta, ikasleek egindako lanari zenbaki bat eman.
1.2. Ebaluazio formatiboa/hezigarria: definizioa, funtzioa, instrumentuak,
etab.
- Ebaluazio formatiboa: ebaluazio prozesu guztien
helburu nagusia agertzen diren irakaskuntza-ikaskuntza prozesu guztiak
hobetzea da.
- Hiru funtzio dauzka: ikasleek gehiago ikastea,
irakasleek haien praktika hobetzea eta kurtsoan aurrera eramaten diren
irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak unean hobetzea.
- Ebaluatzeko instrumentuak: jarduera bati lotuta
dauden dokumentuak edo ebaluazio irizpideak, haietan islatzeko baloratu
diren eskakizunak eta alderdiak, lorpen-mailak argi eta garbi adierazi
behar dira.
- Kalifikatzeko instrumentuak: ikaskuntza
prozesuaren amaieran erabiltzen diren dokumentuak dira, horiei esker
ikasleek lortu duten maila erraz identifikatuko ditugu, lotzen dira
kalifikazio irizpide multzo batekin eta haien portzentajeak notak
kalkulatzeko. Erabiltzen diren instrumentuak errubrikak, bereizitako
ebaluazio eskalak eta graduatutako eskalak.
1.2.1. Ebaluazio formatibo /hezigarriaren aldaerak adierazi. Deskribatu
bakoitzaren ezaugarri nagusiak.
Sistema hauek aurrera eramateko bost ebaluatzeko multzo desberdin daude
teknikakoak, instrumentalak eta dinamikoak, haien artean osagarriak izan behar
dira, bat baino gehiago erabili ahal dugu baina ez gara behartuta sentitu behar
bostak erabiltzera. Irakasle bakoitzak aurkitzen dituen arazoak konpontzeko
bere konponketa aurkitu behar du, bost multzo horiek hauek dira:
- Irakaslearen koadernoa, oso egitaratuak
daudenetik oso gutxi egitaratuak daudenak arte.
- Ikaskuntza jarduera zehatzak, adibidez:
laborategi praktikak, ikaskuntza proiektuak, etab.
- Ikasleen ekoizpenak eta ikasleak jarraitzeko
fitxak (irakasleek erabiltzen dituzte fitxak ikasleen ikaskuntza prozesua
jarraitzeko).
- Auto-ebaluazioa, berdinen arteko ebaluazioa eta
partekatutako ebaluazioa. Instrumentu zehatzak egitea eskatzen dute, unitate
didaktiko eta ikasgai bakoitzerako.
- Dinamika eta hezkuntza ikerketa eta / edo
ebaluazio sistemaren zikloak.Irakasleen formakuntza iraunkorreko
dinamikak dira eta haien garapen profesionalerako.
Prozesu hauek aurrera eramaten dituzte seminarioetan edo irakasleen talde
lanetan parte hartzen duten irakasleak. Batzuetan, unibertsitateko azken
lanetan ere lantzen dira (amaierako lizentziatura lana, Master lana edo
doktorego tesi amaiera). Bukatzeko, ebaluazio sistemaren ebaluazioa aipatzen du
ere.
1.3. Partekatutako ebaluazioa (evaluación compartida). Definizioa,
funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak.
- Partekatutako ebaluazioa, Irakasleak bere
ikasleekin izaten dituen elkarrizketak dira, ikaskuntza ebaluazioa eta
irakaskuntza-ikaskuntza prozesuei buruz.
Ebaluazio honen funtzioa ebaluazio egitea dialogoaren bidez, irakasleak
ikasle batekin edo gehiagoekin biltzen da egin den lana ebaluatzeko.
Esan dugun bezala, hiru ebaluazio mota daude, irakaslearekin indibidualki
hitz egin ebaluatzeko, talde txikiak irakaslearekin biltzea ebaluatzeko edo
talde osoarekin elkarrizketa izan ebaluatzeko.
Ebaluazio mota honen instrumentuak, ebaluazio formatiboan dauden berdinak
dira:
- Irakaslearen koadernoa, oso egitaratuak
daudenetik oso gutxi egitaratuak daudenak arte.
- Ikaskuntza jarduera zehatzak, adibidez:
laborategi praktikak, ikaskuntza
proiektuak, etab.
- Ikasleen ekoizpenak eta ikasleak jarraitzeko fitxak
(irakasleek erabiltzen
dituzte fitxak ikasleen ikaskuntza prozesua jarraitzeko).
- Auto-ebaluazioa, berdinen arteko ebaluazioa eta
partekatutako ebaluazioa.
Instrumentu zehatzak egitea eskatzen dute, unitate didaktiko eta ikasgai
bakoitzerako.
- Dinamika eta hezkuntza ikerketa eta / edo
ebaluazio
sistemaren zikloak.Irakasleen formakuntza iraunkorreko dinamikak dira eta
haien garapen profesionalerako.
Ebaluazio mota honekin harremana duten kontzeptu batzuk aurkitu dezakegu;
koebaluazioa edo berdinen arteko ebaluazioa, bakarkako lan bat ebaluatzea eta
taldeka bada, komeni da talde lana ebaluatzea eta bakoitzak egin duena
ebaluatzea.
Autokalifikazioa, irakaslearekin ebaluatzeko irizpideak zehaztu eta gero,
norberak bere lana ebaluatzen du. Elkarrizketatuko kalifikazioa, irakasleak eta
irakasleak elkarrizketa bat izaten duten, non aurretik zehaztu diren
ebaluatzeko irizpideak kontuan hartuta akordio batera ailegatzen da. Hiru mota
daude, indibidualki, talde txikietan eta talde osoa.
1.4. Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko
kontzeptuen arteko loturak adierazi.
Heziberri dekretuak adierazten duen moduan, proposatzen duten
hezkuntza-eredu pedagogikoa, oinarrizko konpetentziekin lotuta dago, hauek
lortzeko. Beraz, ebaluazioa koherentea izan behar da konpetentzien
premisarekin.
Bestalde, dokumentu berberak, ebaluazioaren eginkizunei egiten die
erreferentzia, esanez; “Ikasleak ebaluatzearen eginkizuna da haien
ikaste-prozesuari eta prozesu horren emaitzei buruzko informazio adierazgarria
eskuratzea, zer baliabide eta konpetentzia lortu dituzten jakiteko.”
Aurreko atalean ebaluazio partekatua definitu dugu, ikusi dugunez
ebaluazioa egiterakoan ikasleak irakaslearekin batzen dira egin duten lanari
buruz eztabaidatzeko, ea irizpideak bete dituzten ala ez hausnartuko dute,
horregatik jasoko duten ebaluazioa koherentea izango da, zer baliabide eta
konpetentziak lortu dituzten jakingo dute.
2. Ebaluazio Hezigarriarekin zerikusi dituzten kontzeptuak
- Ebal. irizpideak: Funtzezko konpetentzien, eta
etapa bakoitzaren helburuen lorpena zehazten dituzte.
- Ebaluaziorako baldintzak: Aktibitateak baloratuak
izateko bete behar diren alderdi eta baldintzak.
- Ebaluaziorako jarduerak: Ebaluatzen den
ikaskuntza jarduera da, non frogatzen diren, bete behar diren ezagutzak,
gaitasunak, betekizun eta baldintzak.
- Ataza-jarduera: Ikasketa nabarmentzen duen froga,
normalean jarduera bat egiterakoan edo eta ebaluazio batean.
- Ebaluazio teknika: Baliabide eta prozedimendu
multzo batetik baliatzen den zientzia edo arte diziplina.
- Prozedimendua: Zenbait gauza burutzeko erabiltzen
den metodoa.
- Behaketa sistematikoa: Hautemangarriak ez diren
jarduerak aztertzeko balio duen prozedimendua. Gehienetan, azkar gertatzen
diren fenomenoei egiten die erreferentzia, non ez duzun denborarik emaitza
idazteko.
- Ahozko hartu-emanak: gelan gertatzen diren
balorazio bat merezi duten erlazio interpertsonalei eta
elkarrizketei egiten die erreferentzia, eztabaidetan, ahozko galderetan,
mahai borobiletan edota batzarretan gertatzen den bezala.
- Probak:. Proba espezifikoak, ospetsuenak izaten
ohi dira, eta idatzizko azterketei xedatzen direnak. (test modukoak,
erantzun motzekoak, luzeak, konparazioa erabiltzeko, etb.) Beste teknika
menperatutako tekniketan, laborategian, “RCP”a, pieza musikal baten
interpretazioa, froga fisiko bat, etb.
- Ikasleriaren ekoizpenen analisia: Aurretik
azaldutako produkzioetan erabiltzen den balorazioa. (ikaslearen koadernoa,
txostena, lan monografikoa, etb.) Orokorrean material fisikoak izaten
dira, irakaslea baloratu ditzakenak.
- Ebaluazio instrumentuak: ebaluazio instrumentuak,
ebaluazio ekintza bati lotzen zaizkion dokumentuak edo baliabideak dira,
hauetan baloratu beharreko aspektuak ezartzeko, argi adieraziz bakoitzak
duen lorpen maila.
- Ebaluazio instrumentuak izan daitezke errubrikak,
eskala numerikoak, eskala grafikoak, jarraipen indibidualeko fitxak,
taldekako jarraipen fitxak eta abar.
2.3. Ebaluazio irizpidea. Definizioa.
- Ebaluazio irizpidea: ebaluazio irizpideek,
prozedura printzipio bezala funtzionatzen dute, irakasgai bakoitzeko
ebaluazio sistemak nola jarriko ditugun erabakitzeko momentuan laguntzen
digutelako.
3. Zure UDaren ataza edo jardueraren bat ebaluatzeko errubrika bat sortu.
Errubrika hau gure
Unitate Didaktikoko zati bat baloratzeko sortu dugu. Sortu ditugun
gainontzekoak ikusi nahi badituzu, gure blogean Unitate Didaktikoaren inguruan
sortu dugun sarrera begiratu dezakezu.
Maketaren ebaluazio errubrika.
Errubrika hau, maketen aurkezpena egingo duten egunean erabiliko dugu,
azkenengo emaitza eta proiektuan zehar egin duten lana ebaluatzeko. Saioen
zehar ikasleak lagundu eta zuzenduko dizkiegu ebaluazio irizpide hauek lor
dezaten.
Kalifikazioa
|
Ebaluazio Irizpideak
|
Bikain
|
Egitura bikaina,
elementuen sorkuntza bikaina, koloreen erabilpen bikaina, herriko sektore
guztien irudikapen bikaina.
|
Oso ondo
|
Egitura aproposa,
elementuen sorkuntza aproposa, koloreen erabilpen aproposa, herriko sektoreen
irudikapen aproposa.
|
Ondo
|
Egitura egokia,
elementuen sorkuntza egokia, koloreen erabilpen egokia, herriko sektoreen
irudikapen egokia.
|
Nahiko
|
Egitura korapilatsua,
elementuen sorkuntza arrunta, koloreen erabilpen desegokia, herriko sektoreen
irudikapen eskasa.
|
Hobetu behar
|
Egitura baten gabezia,
ahozko aurkezpenen gai baten gabezia,elementuen sorkuntza eskasa, maketaren
neurriak ez betetzea, zentzurik gabeko koloreen erabilera, herriko sektoreen
irudikapena ez egotea.
|
Espero dugu, gustukoa izatea eta erabilgarria aurkitzea, hurrengora arte!
The Special Ones
No hay comentarios:
Publicar un comentario