miércoles, 15 de febrero de 2017

Curriculuma

Curriculuma
Jaume Sarramona

Laburpena:

Curriculumaren oinarriak, lehen oinarria, izaera filosofikoa dauka, curriculumaren bidez lortu nahi diren jomugak zehazten dira, positibismoak irudikatutako gizakiaren ereduak ekarri zuen hasieran curriculumaren garapenean.

Bigarren oinarria, testuinguru sozialarekin lotuta dago, gizartearen testuinguru jakin batean garatzen da, curriculuma gizatearen eta historiaren emaitza delako. Ikastetxearen, ikaslearen eta irakaslearen dimensio osoa islatzen du, hor jasotzen da ze gizarte sustatu nahi den. Curriculuma bitartekari lanak egiten ditu subjektu eta testuinguru sozialen artean, baita ikaslearen eta kulturaren artean, gizarteak parte hartzen du curriculumean, gizartearen egiaztapenak agertzeko esparru akademikoa da. Askotan, agintaria politikoek curriculumean aldaketak egiten dituzte eta hau arazoak sortzen ditu.

Hirugarren oinarria, oinarri epistemologikoa da, esparru eta gai desberdinak osatzen dituzte, jakintza zientifikoan ere oinarritzen da eskola curriculuma. Epistemologiaren ikuspuntu sakonenean jarri behar da curriculumaren pangintza eta aplikazio zehatza egiterakoan.

Laugarren oinarria, curriculuma garatzeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonen ezagutza psikologikoa eta ikaskuntza prozesuen izaera psikologikoaz jakitea.

Azkenengo oinarria, oinarri pedagogikoa izan behar dugu kontuan, irakasleen esperietzaren oinarri teoriko eta sintetizatzailea biltzen ditu. Curriculumaren oinarri pedagogikoak galdera askoei erantzuten dizkiete. Azkenean ebaluazio erantsi, behar diren baliabideak aukeratuz, amaierako helburuetara ailegatu baino lehen aurretiko xedeak eta helburuak pedagogiaren zereginak baino ez dira. Metodologia hautatu aurretik ikasleen testuingurua eta egoera jakin behar dugu, curriculuma berriztatzeko aukera paregabea da. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua noiz eta non galderei erantzuten dizkie.

Espainiak eredua, Ministerioaren hitzetan eredu irekia da, curriculumaren lehenengo mailan oinarrizko curriculum diseinua dena, derrigorrez bete behar dute ikastetxe guztiek. Autonomia erkidegoko hezkuntza arloan administrazioak betetzen dituzte Ministerioak egindako OCDa, erkidego bakoitzaren kulturaren edukiak sartzen dizkiote baita orientabide eta agindu espezifikoak, ordutegiak zehazten ditu irakasleen lan baldintzak. OCDren arabera, legez eta derrigorrez bete behar dira helburuak etaedukiak antolatzeko proposamen epistemologikoa.

Curriculumaren bigarren maila zehaztea ikastetxeen eskuetan dago, IIP (ikastetxearen ikasketa proiektua) ikastetxe bakoitzeko irakasleen lan kordinatua eta bateratua eskatzen du, honen bitartez ikastetxe bakoitzak aukera dauka bere lorratza uzteko curriculumean. Curriculumaren garapenean, helburuak eta edukiak ikastetxera egokitu behar dira, horretaz aparte, erabiltzen diren estrategia metodologikoak funtzeskoak dira. Ebaluazio nabarmendu behar da. Honekin bukatzeko, ikasgelaren maila jakitea garrantzitsua da curriculuma nola lantzen jakiteko.

Curriculumaren diseinua bost zatitan banatu dezakegu. Hasteko, helburuak, hezkuntza prozesuaren bidez lortu nahi diren asmoak dira, hezkuntzari lotuta daude balore filosofiko eta sozialak, helburu horiek ezartzea pedagogiari dagokio.

Edukiak, edukiei buruz ikusmolde bat baino gehiago daude, iritzi nagusiena hau da: “jakintzen edo kultur formen multzoa izendatzen dute, iksleek multzo hori bereganatzea eta multzo horretaz jabetzea nahitaezkoa delako ikasleen garapen eta sozializaziorako”, edukiek erantzuten diote “zer irakatsi” galderari. IIPa eta ikasgelaren programazioak garatzekoan irakasleei arazo bat azaltzen zaie, edukiak aukeratu eta antolatzeko beharra. OCDk multzotan aurkezten ditu edukiak, curriculuma arloka eta gaika antolatuta, arloek ikuspegi didaktiko orokorragoa izan nahi dute, horregatik eragin berezia dute haur eta lehen hezkutzatan.

Metodologia, metodologiak estrategiak diseinatzeak dakar bai irakasle bai ikasleek egin beharreko jarduerak ezarriz. Proposatutako jarduera metodologikoak bat doazte ezarritako helburu eta edukiekin, oso zaila da metodologiak sailkatzeko proposamen bakarra izatea. Ikaskuntza sendoa eta esanguratsua izan behar da, ikaslea nagusi izan behar da prozesuan eta eginkizun batzuk izango ditu.

Baliabide didaktikoak, curriculuma ikastetxearen eta ikasleen baliabideetara moldatu behar dute, irakasleek irakaskuntzan erabiliko dituzten bitartekoak planifikatzeko, baliabide didaktikoak irakaslearen prestakuntzaren eta zaletasunen araberakoa izango dira.

Ebaluazioa, planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren gaineko erabakiak hartzeko behar dugun informazioa lortzen da. Hiru ebaluazio mota bereizi ditzakegu; hasierako, ikasleen diagnostikoa egiten da, bigarrenean, prozesuen ebaluazioa, ikasle nola doazen jakiteko eta hari jakinarazteko eta azkenengoa, emaitza ebaluazioa, hau ezkenengo ebaluazio da eta esaten digu ikasleek helburuak lortu dituzten ala ez.


Bukatzeko, ezkutuko curriculuma, eskolaz kanpo gertatzen diren hezkuntza arloko eraginak.         

No hay comentarios:

Publicar un comentario