miércoles, 15 de febrero de 2017

Bizipenak


Kaixo, blog honetan didaktika ikasgaian zehar egingo ditudan ariketak igoko ditu, hasteko, txikitan niregan eragin izan dituzten gauzen eta pertsonen argazkiak, haiei buruz idatziko dut pixka bat nitaz gehiago jakiteko. Hona hemen argazkiak:





            Argazki hau aukeratu dut niretzat jolas oso entretenigarria delako, autoak gustatzen zaizkidatelako eta txikitan denbora asko eman nuelako jolasten anaiarekin, gaur egun ere jolasten dut, baina gutxiago.

            Zertan eragin dit nire irakasle irudia sortzen? Jolas honekin oso trebea izan behar zara eta azkarrena onena izateko, baina kontuan izan behar duzu azkarrena izatea ez da beti onena, akats gehiago egin ahal dituzulako, beraz dena ondo kontrolatu behar da eta bakoitza bere erritmoa aurkitu behar du. 






           Irudi honetan, “Las fieras futbol club”-eko liburu batzuk agertzen dira, kolekzio osoa daukat eta osorik irakurri ditudan liburu bakarrak dira. Oso interesgarriak dira eta asko gustatzen zaizkit futbolari buruz doaztelako eta nire bizitzarekin zerikusia daukatelako, nire gaur egungo koadrila futbolari esker sortu zen.

            Nire maisu irudia sortzerakoan garrantzia izan dute, liburuetan azaltzen digu nola haien artean laguntzen ziren edozein arazoa zegoenean eta guztiak berdin tratatzen ziren nahiz eta egoera sozioekonomikoa desberdina izan, horregatik garrantzitsuak dira niretzat, nire ikasle guztiei berdin tratatuko ditut eta beste irakasleei laguntza eskainiko diet.






           Irudi honetan Lehen Hezkuntzako 6. Mailako futbol taldea agertzen da, urte bikaina izan zen futbolean, Euskal Herriko 7. Taldea izan ginen. Talde izugarria izan zen, elkar geunden lehenengo urte izan zen baina zirudien betidanik ezagutzen genuela elkarrekin, denok lan egiten genuen eta elkarri laguntzen ginen.

            Nire maisu irudia sortzen lagundu dit? Ba, bai, talde horretan ikasi nuen laguntzea oso garrantzitsua dela eta, askoz gehiago, helburuak baditugu. Lan egingo dudanean beste irakasleei laguntzen saiatuko naiz baita nire ikasleei haien helburuak lortzeko.





           Irudi honetan anaia eta biok agertzen gara herrian, nire herria oso garrantzitsua da nire bizitzan, ahal dudanean beti joaten naiz, Extremaduran dago, oso herri txikia da, baina oso lasai. Bertan bizi direnak oso jatorrak dira eta arazo bat dagoenean elkar laguntzen dira, egiten ari ziren alde batera utziz, haien bizitzak oso gogorrak dira, urtearen 365 egunak lanean ematen dituzte, hala ere, beti pozik daude.

            Nire herria oso lagungarria izan da nire maisu irudian sortzen, ikasi dut nahiz eta arazoak edukitzea alde onak bilatu behar ditudala baita arazo horiek konpontzeko bideak. Lehen esan dudan moduan, argazki hau ere erakutsi dit besteei lagundu behar diogula, imajinatu arazo bat duzula, laguntza edukitzea gustatuko litzaizuke? Zure erantzuna baietz izango da, beraz, lagundu ahal duzunean.






            Irudi honetan anai, osaba eta hirurok gaude, finka batean gaude, hain zuzen nire osabak behiak dituen finkan. Nire osaba oso garrantzitsua da nire bizitzan, gauza askotan lagundu dit eta beti nire alboan egon da laguntza edo arazo bat eduki dudanean, gauza asko erakutsi dizkit, adibidez; abeltzaina izaten, baratzean lan egiten eta hainbeste esku lanak.

            Ez dakit zertan eragin dit osabak nire maisu irudia sortzerakoan, agian nire metodologian,  matematikako ikasleei esango nieke kalkulagailua ez erabiltzeko, gaur egun gehiegi erabiltzen dituzte tramankuluak etxeko lanak egiteko eta nire osabak erakutsi didan moduan ditudan ezaugarriak erabili behar ditut, beraz, ikasleek tramankulu gabe aurkitu beharko dute erantzunak, nola? Beste pertsonei galdetzen, haien artean laguntzen …


          

            Irudi honetan matematikako liburu baten azala dago, hain zuzen, Lehen Hezkuntzako 2. Mailako, hau aukeratu dut maila horretatik aurrera matematikak gustatzen hasi zintzaizkidatelako baita urte horretako irakaslea oso garrantzitsua izan zelako nire matematiketan hobetzeko.
           
 Oso lagungarria izan da nire irakasle irudia sortzen, lehenengo harria izan zen, matematikak gustuko hartzen hasi nuenean matematikako irakaslea izateko gogoa piztu zitzaidan.





            Irudi honetan nire klasea agertzen da, bederatzi urtez elkar egon ginen eta gauza asko ikasi nituen, baina niretzat garrantzitsuena irudi honetan agertzen den irakaslea da, matematikako irakaslea izan zena bost urte jarraian. Lehen esan dudan moduan, matematikak gustuko izatea hari esker izan zen.

            Eragina izan du nire maisu irudia sortzerakoan? Asko, bere klaseak oso interesgarriak, alaiak eta beti pozik joaten zen bere lanera, irakasle bezala lan egingo dudanean bera bezala izan nahi dut, pozez beterik joango naiz klasera nahi dudan lana delako eta bere metodologia jarraitu dut, garrantzi handia ematen zion kalkulu mentalari.



            Irudi honetan ni nago, txango batera joateko prest, ez dakit zein tokitara joan ginen txango horretan, baina dirudi egun bat baino gehiago eman genuela etxetik kanpo. Ikastolarekin txango askotara joan ginen, gehienak naturarekin harremanak zituzten, aukera paregabea zen klasekideekin egoteko eta harremanak hobetzeko, gerta liteke alderantziz, borrokak egotea klasekideen artean.
          
           Txangoak oso lagungarriak izan dira nire maisu irudia sortzeko, ikusten nituen nola nire irakasleak hobetzen zituzten haien harremanak ikasle guztiekin klasetik kanpo, horrela konfiantza gehiago lortzen zuten ikasleekin, gero klaseak hobeagoak izateko, kontuan izan behar dut  konfiantza gehiegi izatea ona ez dela.


   

                 Irudi honetan anaia eta biok gaude, gure lehen jaunartzean, anaiarekin egun guztiak ematen ditu, gaur egun lehen baino denbora gutxiago ematen dut, baina, hala ere konfiantza oso dudan pertsona bakarra da eta arazo bat dudanean laguntza eskatzen dion lehenengoa da beti.
         
          Nire maisu irudia sortzerakoan kontuan izan dut, berari esker ikasi dut laguntza behar dudanean beti hor egongo dela, gauza bera egingo dut irakasle bezala lan egingo dudanean, besteei lagunduko diet. Ere bai ikasi dut, berari esker, nigan konfiatu behar dudala.


   


            Irudi honetan nire familia agertzen da, argazki hau Lleidan atera ziguten, anaia eta biok txapelketa bat geneukalako. Familia oso garrantzitsua da pertsona guztientzat, edonoren pertsonalitatean eragin handia dute beti eta gure pertsona sortzen laguntzen digute.
          
           Nire maisu irudia sortzen asko lagundu didate, zertan? Familia beti erakusten digu balore batzuk, horiek oso garrantzitsuak gure bizitzan zehar erabili ditugulako eta irakasle bezala aukerak egiterakoan lagunduko didate. Nire familia ere lagunduko dit nire metodologia hobetzen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario